Ekonomia -
Bilboko aireportua
Espainiako Gobernuak Loiuko aireportuaren kontrol-dorrea pribatizatuko du
Garraio Ministerioak kontsulta publikora atera du aire-trafikoa kontrolatzeko zazpi dorre berri pribatizatzeko proiektua, horien artean, Bilbokoa. Estatuko hamabi dorre daude jada pribatizaturik.
Agentziak | EITB Media
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak kontsulta publikora atera du aire-trafikoa kontrolatzeko zazpi dorre berri pribatizatzeko proiektua, horien artean, Bilbokoa. Hamabi dorre daude jada pribatizaturik.
Ministerioak 20 eguneko epea jarri du inplikatutako eragileek testuari alegazioak eta iruzkinak aurkezteko.
Ministerioko iturriek asteazkenean baieztatu zutenez, Aena aireportuen kudeatzaileak eskatuta ireki da prozesua, ekimen pribatuari ateak azabaltzeak sektorearen lehiakortasuna hobetuko duela eta prezioak jaitsiko dituela uste baitu.
Aenaren akzioek % 2,25 egin dute gora gaur, 143,10 eurora iritsi arte. Hala, Aenaren akzioak Espainiako burtsaren igoerarik handiena izan du. Horrela, aireportu kudeatzailearen balioa % 19,6 aregotu da azken hiru hilabeteetan.
CCOO eta USCA sindikatuek bost greba egun deitu zituzten hil honen hasieran, otsaileko astelehenetan, FerroNATS eta Saerco enpresek osatutako APCTA patronalarekin pribatizatutako dorreetako hitzarmen kolektiboaren negoziazioek porrot egin zutelako.
USCAk salatu duenez, "lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea murriztearen kontura" egingo dute, "adibidez, low cost kontrolatzaileak jarriz".