Ekonomia -

ZOR PUBLIKOA

Altxor-letrak, bonuak eta obligazioak: zer dira, non eros daitezke eta zer errentagarritasun eskaintzen dute?

Errentagarritasun handiarekin ari dira saltzen Espainian altxor-letrak, bonuak eta obligazioak. Inbertitzaile txikiak trumilka mugiaraztea ekarri du horrek, Espainiako Bankuaren atarian herritarren ilara luzeak sortzeraino. Altxor Publikoa da saltzailea, eta hauek dira gakoetako batzuk.

EITB Media
EITB Media
EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako zor publikoa albiste da azken hilabeteotan, besteak beste, ezohiko errentagarritasun handiarekin ari delako bere produktuak saltzen: altxor-letrak, bonuak eta obligazioak. Inbertitzaile txikien interesa piztu du agertoki horrek —Eurogunean interes tipoek markak haustearekin batera—, dituzten aurrezkiei ahalik eta etekin handiena atera nahian.

Adibiderako, joan den astean gertatutakoa. 300 milioi euroraino iritsi zen egindako eskarien zenbateko osoa. Altxor Publikoaren webguneko eskarien atala kolapsatu egin zen, eta Espainiako Bankuaren egoitza nagusiaren atarian aspaldiko urteetako ilara luzeenak sortu ziren. Urtarril hasieran egunero batez beste 800.000 bisita jaso zituen aipatutako atari digital horrek, baina joan den ostegunean 5 milioi bisita izan zituen.

Zor publikoak hiru motatako produktuak saltzen ditu, itzulketa epearen arabera:

Duela hilabete batzuk, altxor-letren errentagarritasuna ez zen % 1era heltzen; gaur, % 2,813an kokatu da. Espainiako finantza erakundeak, bestalde, % 0,4-0,6ko errentagarritasuna ari dira eskaintzen; Europakoak, berriz, % 1,5-2koa.

Hiru modu daude zor publikoa erosteko: Espainiako Bankuaren egoitzetan, Altxor Publikoaren webgunean eta finantza erakundeen bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Europa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Europako Banku Zentrala