Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bizkaibuseko beharginek "bidezko hitzarmen bat" eta "KPIaren araberako soldata igoera" eskatu dute Bilbon

24 orduko lanuzteaz gain, Busturialdea Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea konpainietako langileek manifestazioa egin dute Bizkaiko hiriburuan.

Manifestación en Bilbao. Foto: EFE
Manifestación en Bilbao. Foto: EFE
Bizkaibuseko bost kontzesionarioetatik lauk greba eguna dute gaur

0:33

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten lau enpresatako (Busturialdea Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea) langileek greba eguna dute gaur, lan hitzarmena berritzea eskatzeko. Salbuespen bakarra Durangaldea izan da; izan ere, Avanzada Durangaldeko langileek KPIaren araberako soldata igoerak adostu dituzte, eta zerbitzua normaltasunez ari dira eskaintzen.

UGT sindikatuak jakinarazi duenez, lau enpresa horietan "bidezko hitzarmen baten eta KPIaren araberako soldata igoeraren alde" mobilizatu dira, "zerbitzuaren enpresetako langileen artean diskriminaziorik egon ez dadin".

Langileen ordezkariek negoziazioan bitartekari izateko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkaibuseko zerbitzuaren arduraduna den aldetik.

Gainera, 24 orduko greba egiteaz gain, sindikatuek manifestazioak egin dituzte goizeko lehen orduan Bilbon. Vectalia Txorierri enpresako langileak San Pedro plazatik abiatu dira, Ezkerraldea-Meatzaldekoak EITBtik, eta Busturialdea Lea-Artibaikoak Juan Garai kaletik. Vectalia Enkarterriko langileak beste manifestazioetara batu dira, eta guztiek bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, 10:30 aldera.

"Akordiorik gabe jarraitzen dugu", salatu du Oscar Lopez Bizkaibuseko Busturia Lea-Artibai Buseko langile batzordeko presidenteak, eta "gatazka luzea" iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Grebak gaur Lana berriak Ekonomia Bizkaibus berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Manifestazioak UGT Langileen Batasun Orokorra Lan gatazkak azken ordukoa Garraio publikoa gaur