Ekonomia -

Energia

Siemens Gamesak 884 milioi euroko galerak izan ditu 2022ko urria eta abendua bitartean

2.008 milioi euroko salmentak egin zituen iazko azken hiruhilekoan, eta % 9,8koa izan zen urtetik urterako hazkundea.

Siemens Gamesa. Argazkia: EFE
Siemens Gamesa. Argazkia: EFE
Siemens Gamesa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesak 884 milioi euroko galera garbiak izan zituen 2022ko urria eta abendua bitartean. Hartara, bikoiztu egin zuen 2021eko hiruhileko berean izandako 403 milioi euroko emaitza negatiboa, konpainiak berak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Zenbait puntutan gora egin zuen akatsen tasak, eta horrek zerbitzuaren mantentze- eta berme-lanen gastua igo zuen. Zerbitzuen banaketan izan zuen, batez ere, eragina egoera horrek. Horren aurrean, neurriak hartuko ditu konpainiak, etorkizunean ere horrelakorik gerta ez dadin.

Salmentei dagokienez, 2.008 milioi euroko irabazia izan zuen denbora tarte horretan Siemens Gamesak, eta % 9,8koa izan zen urtetik urterako hazkundea.

2022ko abenduaren 31n, bestalde, 1.925 milioi eurokoa zen finantza-zorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak