Ekonomia -

KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA

KPIa hamarren bat hazi da urtarrilean, % 5,8 raino, eta azpiko inflazioa % 7,5eraino igo da

Urte arteko inflazioak bost hilabeteko beheranzko joera eten du urtarrilean, Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuaren arabera.

KPIaren bilakaera Espainiako Estatuan. EITB MEDIA
KPIaren bilakaera Espainiako Estatuan. EITB MEDIA
KPIaren bilakaera Espainiako Estatuan. EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 5,8ra igo da urtarrilean iazko hilabete berarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuaren arabera. Abenduan urte arteko tasa % 5,7koa izan zen.

Gauzak horrela, urte arteko tasaren azken bost hilabeteetako beheranzko joera eten egin da. Iaz, uztailean jo zuen goia inflazioak (% 10,8) eta geroztik jaitsi egin da: abuztuan hiru hamarren jaitsi zen, % 10,5era; irailean 1,6 puntu jaitsi zen, % 8,9ra arte; urrian 1,6 puntu egin zuen behera, % 7,3ra arte, azaroan puntu erdi murriztu zen, % 6,8ra arte, eta abenduan % 5,7an kokatu zen.

Azken hilabeteko bilakaera kontuan hartuta (2022ko abendutik 2023ko urtarrilera), berriz, prezioak hiru hamarren merkatu dira.

Urtarrileko datu aurreratua datorren hilaren erdialdean baieztatu beharko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Estatistika erakundearen arabera, erregaien, jantzien eta oinetakoen garestitzeak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera. Aitzitik, elektrizitatearen prezioak behera egin du.

Azpiko inflazioa bost hamarren igo da % 7,5eraino

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontutan hartzen ez dituena, bost hamarren igo da urtarrilean % 7,5eraino.

EAEko KPIa baxuagoa izango dela aurreratu du Pedro Azpiazuk
EAEko KPIa baxuagoa izango dela aurreratu du Pedro Azpiazuk
EAEko KPIa baxuagoa izango dela aurreratu du Pedro Azpiazuk

00:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak KPI berriak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Kontsumoa