Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Urtarrileko inflazioaren aurrerapena, Bizkaiko metalgintza eta "Bai bakarrik da bai"
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bizkaiko metalgintza: 10:30ean hasiko da, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bilera. Bertan, sindikatuetako ordezkariek eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM) hartuko dute parte, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin
- "Bai bakarrik da bai" legearen erreforma: "Bai bakarrik da bai" legea "moldatzea" ez du baztertu Espainiako Gobernuak, hainbat zigor berrikustean izan dituen "efektuak" ekiditeko.
- Urtarrileko inflazioaren aurrerapena: Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astelehen honetan argitaratuko du Kontsumorako Prezioen Indizearen urtarrileko behin behineko datua. Abenduan % 5,7ra jaitsi zen.