Ekonomia -

Ekonomia

Espainiako barne produktu gordina % 5,5 hazi zen 2022an, aurreikusitakoa baino puntu bat gehiago

Bi urtetan segidan maila berean igo da eta, Covid-19aren etorrerak sortu zuen galeraren ondoren, herrialdeko ekonomiak gora egin du.

Espainiako barne produktu gordina %5,5 hazi zen 2022an
Espainiako barne produktu gordina %5,5 hazi zen 2022an
Espainiako barne produktu gordina %5,5 hazi zen 2022an

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) 2022ko azken hiruhilekoari dagozkion ekonomia-datuen txostena kaleratu du. Bertan azaltzen denez, hiru hilabete horietan % 0,2 egin zuen gora herrialdeko barne produktu gordinak (BPG) eta, beraz, urte osoko datua % 5,5ean gelditu da.

Azken bi urteetan, 2021ean eta 2022an, maila berean egin du gora Espainiako ekonomiak; bietan % 5,5ekoa izan da datua. Hori horrela, Covid-19aren etorrerak sortu zuen krisiaren ondoren, herrialdeko ekonomiak gora egin duela diote datu hauek. Izan ere, % 11,3ko jaitsiera izan zuen garai hartan.

Datu erreala aurrez hainbat erakundek egindako aurreikuspena baino altuagoa izan da. Gobernu espainiarrak % 4,4koa izango zela aurreikusi zuen, Nazioarteko Diru Funtsaren hitzetan % 5,2koa izan zitekeen eta Espainiako Bankuak % 4,6an jarri zuen zenbakia.

Espainiako Ekonomia Ministerioan baikortasunez hartu dute INEren txosten hau. "Nazioarteko egoerak zalantza ugari sortzen" dituen garaian datu hauek jasotzeak Espainiako ekonomiaren "sendotasuna eta erresilientzia agerian uzten duela" azpimarratu dute.

Datuak xehetuz, Ekonomia Ministerioak esportazioen garrantzia azpimarratu nahi izan du; atzerriko eskaerenak baitira BPGaren datu orokorretik 2,6 puntu. Barne eskaeretatik, berriz, 2,8 puntu eratorri dira eta, Ministerioaren hitzetan, inflazioaren kolpeari eta kosteen igoerari "ongi eutsi" zaio.

Nadia Calviño buru duen sailetik adierazi dutenez, "azken finean, Espainiak ia berreskuratu du pandemiaren aurretik zuen BPGaren maila" eta etorkizunera begira baikor azaldu dira; "datuak hobeak" izan daitezkeenaren aurreikuspena egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak BPGd Espainia