Ekonomia -

ENERGIA EOLIKOA

Azazeta eta Labrazako parke eolikoek ingurumen-baimena lortu dute

2006tik Euskadin energia % 100 berdea sortuko duten lehen instalazio eolikoak izango dira.

Azazeta. Argazkia: Antonio Ortiz de Zarate.
Azazeta. Argazkia: Antonio Ortiz de Zarate.
Azazeta. Argazkia: Antonio Ortiz de Zarate.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Labrazako eta Azazetako parke eolikoek ingurumenaren alorrean argi berdea lortu dute beren IEA (Ingurumen Eraginaren Adierazpena) positiboen bidez, Aixeindar sustatzaileak asteazken honetan iragarri duenez.

Instalazio berriztagarriek 40 megawatteko potentzia dute, eta, horrela, 2006tik Euskadin martxan jarriko diren energia % 100 berdea sortuko duten lehen instalazio eolikoak izango dira.

Proiektu eolikook bideratua dute ebakuazio-linearen konexioa lehendik dauden azpiestazioetara, eta horrek lagunduko du ingurumenaren gaineko eragina murrizten.

Araban daude, Labrazan (Oion) eta Azazetan (Arraia, Maeztu eta Bernedo), eta gaur egun Euskadin instalatua dagoen ahalmen eolikoari (153 MW, bost parke eolikotan banatua) gehituko zaizkio.  

Martxan jarritakoan, proiektuek energia garbia sortuko dute 107.000 etxebizitza baino gehiagoko biztanleentzat, eta urtean 50.000 tona CO2 baino gehiago atmosferara isurtzea saihestuko dute.

Aixeindarrek ziurtatu du, gainera, lanean jarraitzen duela sustatzen ari den parke eolikoen proiektuetatik gertu dauden udalerrientzako eta herritarrentzako proposamen sozialak txertatzeko.

Besteak beste, energia-komunitateak sortzea balioesten ari da, eta, horri esker, ordaindu beharreko energiaren prezioa jaitsi ahal izango litzateke, eta, era berean, herritarrek proiektuaren bazkide gisa parte hartuz, «crowfunding» – mikrofinantzaketa –.

Lehen instalazio misto eoliko eta fotovoltaikoa

Horrez gain, Aixeindarrek Euskadiko lehen instalazio misto eoliko eta fotovoltaikoa eraikitzea aurreikusi du, Laminoria, Laminoriako Erret Haranean, eta dagokion IEA eskuratzeko zain dago. Proiektu horrek 40 MW-ko parke eolikoa eta 40 MW-ko planta fotovoltaikoa ditu. L

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza EAE Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Energia berriztagarriak Arabako Mendialdeko azken ordukoak Energia ekoizpena gaur