Ekonomia -

LAN GATAZKA

"Erabateko jarraipena" izan du Bizkaibuseko EMB azpikontrataren grebak, enpresa batzordearen arabera

Greba egun gehiago aurreikusi dituzte: urtarrilaren 31a, otsailaren 6a, 16a, 22a eta 28a, eta martxoaren 6a, 16a, 22a eta 28a.

Bizkaibuseko langileaen manifestazioa. Argazkia: EFE
Bizkaibuseko langileaen manifestazioa
Bizkaibuseko EMB Ezkerraldea-Meatzaldeako langileak greban daude hitzarmen berria eskatzeko

0:43

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusi zerbitzua ematen dioten EMB Ezkerraldea-Meatzaldea (Ezkerraldeko eta Meatzaldeko joan-etorriak egiten dituena) enpresako langileak egun osoko greba dute gaur, asteazkenarekin, hitzarmen berria aldarrikatzeko. Manifestazioa ere egin dute Bilbon, 08:00etan EITBk Bilbon duen egoitzatik abiatuta, eta handik Bizkaiko Aldundiaren jauregiaren parera joan dira, elkarretaratze batekin amaitzeko. 

Oraingo honetan ere, "erabatekoa" izan da grebaren jarraipena, enpresa batzordeko Juan Carlos Gonzalez presidentearen hitzetan.

Guztira, egun osko lau greba egun eta 12 lanuzte egin dituzte dagoeneko, iaztik, baina zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazioek ez dute fruiturik eman. 

Gauza horrela, greba egun gehiago aurreikusi dituzte: urtarrilaren 31a, otsailaren 6a, 16a, 22a eta 28a, eta martxoaren 6a, 16a, 22a eta 28a.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Lana Ekonomia Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak CCOO Lan gatazkak Bizkaiko Foru Aldundia