Ekonomia -

ENPLEGUA

57 milioi euroko isuna Glovori, autonomo faltsuak eta lan baimenik gabeko atzerritarrak kontratatzeagatik

Ez da Glovori Espainian jarritako lehen isuna. Guztira, 205,3 milioi eurorainoko zigorrak pilatu ditu.

Glovo konpainiako banatzaile bat. Artxiboko argazkia: EFE
Glovo konpainiako banatzaile bat
57 milioi euroko isuna ezarri diote Glovori autonomo faltsuak eta paperik gabeko banatzaileak izateagatik

1:14

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Lan Ikuskaritzak 57 milioi euro baino gehiagoko isuna ezarri dio Glovo multinazionalari autonomo faltsuak eta lan baimenik gabeko atzerritarrak kontratatzeagatik.

Lan Ministerioko iturriek baieztatu dutenez, Lan Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak Madrilen egindako jardueren ondotik etorri dira orain zigorrak.

Ser irrati kateak aurreratutako informazioaren arabera, bi irregulartasun mota atzeman dituzte.

Batetik, Gizarte Segurantzan alta eman gabeko 7.022 langile hauteman dituzte (32,9 milioi euro). Horri likidazio akta gehitu behar zaio, langile horiek Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatu ez dutelako (19 milioi euro).

Bestetik, 5,2 milioiko isuna jarri diote lan baimenik gabeko pertsona atzerritarrak (813 pertsona) kontratatzeagatik.

Ez da Glovori Espainian jarritako lehen isuna. Guztira, 205,3 milioi eurorainoko zigorrak pilatu ditu arau hauste aktak eta likidazio aktak batuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak Lana berriak Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Isunak