Ekonomia -

TURISMOA EUSKADIN

Autonomia erkidegoetako stand onenaren saria jaso du Euskadik Fiturren

Hurtado sailburua oso pozik agertu da teknologia berrien erabilera saritu dutelako.

Euskadiren standa Fiturren. Argazkia: Irekia.
Euskadiren standa Fiturren. Argazkia: Irekia.
Euskadiren standa Fiturren. Argazkia: Irekia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fitur turismo azokako epaimahaiak Erakunde eta Autonomia Erkidegoen kategoriako stand onenaren saria eman dio Euskadiri. Diseinua eta teknologia berrien erabilera berritzailea aipatu dituzte.

XX mende erdiko antzokien estiloa hartu du Euskadiren guneak, aurtengo leloarekin ("Euskadi, gastronomiaren eszenatokia") bat egiteko. Bisitaria bereganatzen duten euskarri teknologikoen bidez, bertako gastronomiara, produktutik platerera, daraman ibilbide sensoriala eskaintzen du.

Ura da bide horren protagonista hasieran. Sartu orduko, modu sensorialean euria somatzen du bisitariak eta, segidan, Euskadiko paisaiekin eta naturaren aberastasunarekin gozatzeko aukera etorriko zaio. Euskal gastronomiaren oinarria, produktua, bertan aurkitu duela azaltzen da. Aurrera jarraituta, antzoki itxura daukan sukalde batean amaitzen da ibilbidea. Lurraldearen indargune nabarmena denaz, gastronomiaz, gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua oso pozik agertu da standari emandako aitorpenarekin. Euskadik "diseinu berritzaileen alde egindako apustua" saritu duela epaimahaiak azpimarratu du, "material jasangarriak erabiliz, teknologia berrien erabilera berritzailearekin eta erkidegoko eskaintza askotariko, aberats, kalitatezko eta berritzailera egokituz".

Gastronomia Euskadiko erakargarritasun turistiko nagusietako bat da Hurtadoren hitzetan eta, horregatik, "standaren diseinuak bisitariak gure lurraldean zehar egiten duen ibilbidea islatu nahi du, produktua dastatzeko helmuga gozora iritsi arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril gaur