Ekonomia -

Urteurrena

Bosgarren urteurrena betetzear, 1.080 euroko gutxieneko erretiroa du aldarri pentsiodunen mugimenduak

"Soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak hondatzen dituzten politika publikoen aldaketan erreferente garrantzitsua gara, eta oraindik borrokan jarraitzeko milaka arrazoi ditugu", esan dute.

Pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratzea Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratzea Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratzea Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bost urte beteko ditu datorren urtarrilaren 15ean. Hasieratik, oraindik bete ez duten erronka batekin atera ziren kalera: gutxieneko erretiroa 1.080 eurokoa izatea.

Mugimendu horretako ordezkariek agerraldia egin dute ostegun honetan, bosgarren urteurrenaren kariaz. Bertan azaldu dute datorren astelehenerako gorde dituztela "ospakizunak"; asteroko ohiko elkarretaratzeetarako, hain zuzen ere. Gainera, gaurko honetan aldizkari bat eta abesti bat aurkeztu dituzte.

Ana Mezo Bizkaiko bozeramaileak ohar bat irakurri du, zeinaren bidez bost urteotako ibilbidearen eta lorpenen berri eman duen. "PPren erreformak ezarritako % 0,25eko igoera indargabetzea lortu genuen, eta erakutsi dugu pentsioen sistema publikoa guztiz bideragarria dela", esan du.

2023an erretiro pentsioek izango duten % 8,5eko igoera "gure borrokak soilik azal dezake", adierazi dute oharrean. "Eguzki zein euri, 230 astelehen izan gara kalean", erantsi dute.

Ildo horretan, gogora ekarri dute soldatak, pentsioak eta zerbitzu publikoak hondatzen dituzten politika publikoen aldaketan erreferente direla, eta oraindik borrokan jarraitzeko milaka arrazoi dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak gaur Pentsioei buruzko albisteak