Ekonomia -
EUROSTAT
Euroguneko urte arteko inflazioa % 9,2raino jaitsi da abenduan
Eurostat estatistika erakundeak argitaratu duen datu aurreratuaren arabera, azarotik abendura bederatzi hamarren egin du behera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euroguneko urte arteko inflazioa bederatzi hamarren jaitsi da abenduan, % 9,2raino, Eurostat estatistika erakundeak gaur argitaratu duen datu aurreratuaren arabera. Azaroan hasitako beheranzko joera areagotu egin da eurogunean, abenduan.
Herrialdeka, Espainiak izan du KPI harmonizatuaren tasarik txikiena (% 5,6). Eurostatek Kontsumo Prezioen Indize harmonizatuak hartzen du aintzat, herrialdeen arteko datuak konparatu ahal izateko. Frantzian % 7,1etik % 6,7ra jaitsi da azarotik abendura. Beraz, bi herrialdeek euroguneko batez bestekoaren azpitik jarraitzen dute.
Energia produktuen prezioak ia hamar puntu egin du behera, % 25,7an geratzeraino. Ekainean jo zuen goia (% 42).
Elikagai prozesatuak, alkohola eta tabakoa % 13,8 garestitu dira, bi hamarren behera eginda.
Prozesatu gabeko elikagaien prezioak % 1,8 jaitsi dira azarotik abendura, % 12,0raino.