Ekonomia -

Nicolas Redondo hil da

Langileen alde egindako borrokan Redondo Urbietaren garrantzia nabarmendu dute sindikatuek eta politikariek

EAEko zein Espainiako Estatuko sindikatuetako ordezkariek eta politikari eta agintariek UGTren idazkari nagusi izandakoa hartu dute gogoan, hil berritan.

Arza, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Arza, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Nicolas Redondok langileekin eta demokraziarekin zuen konpromisoa nabarmendu dute sindikatuek eta alderdiek

1:31

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko zein Espainiako sindikalgintzak eta buruzagi politikoek Nicolas Redondo Urbieta buruzagi sindikal historikoaren garrantzia azpimarratu dute. UGTko idazkari nagusi izandakoa bart hil da, 95 urterekin.

Raul Arza UGT Euskadiko idazkari nagusiak Redondoren ibilbidea goretsi du eta ''balio demokratikoen borrokan erreferente'' izan zela azpimarratu. Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean esan duenez, Marcelino Camachorekin batera Trantsizioko sindikalgintzaren ikurretako bat izan zen Redondo, eta kontatu du adinez nagusi bazen ere, "gertutik" jarraitzen zuela EAEko langileen egunerokoa.

Arza ensalza la trayectoria de Nicolás Redondo, ''un referente en la lucha de los valores democráticos''
Arza ensalza la trayectoria de Nicolás Redondo, ''un referente en la lucha de los valores democráticos''
Arza ensalza la trayectoria de Nicolás Redondo, ''un referente en la lucha de los valores democráticos''

3:47

Madriletik, Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusiak Redondoren "konpromisoa, koherentzia eta ausardia" goraipatu ditu, eta "antifrankismoaren, Trantsizioaren eta demokraziaren oinarrizko ikurra" izan zela erantsi.

Unai Sordok, CCOOren izenean, esan du UGTren idazkari nagusi ohia "Espainia demokratikoaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat" izan zela. "Bere bizitza osoan langileen defentsan jardun zuen", laudatu du. 

Confebaskek ere dolumin mezua helarazi du Redondoren heriotza dela eta, Raul Arzari bidali dion agiri batean. EAEko patronalaren aburuz, UGTko idazkari nagusi ohia "herri honen askatasun politiko eta sindikalen borrokan erreferente izan zen".

Arlo politikoan, talde guztiek izan dituzte dolumin eta esker oneko hitzak. Redondo PSOEko militante izan zen gaztetik, eta Alderdi Sozialistarena izan da sare sozialetan argitaratutako lehen mezuetakoa. "Bizi bat langileen, askatasunaren eta demokraziaren alde emana", nabarmendu dute sozialistek.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, "historiaren norabidea markatu eta guztiontzat hobea den gizartea eraikitzeko gai diren pertsonetako bat" zen Redondo. 

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ere buruzagi sindikala goretsi du, "langileen eskubideek zein gure ongizate estatuak aurrera egin dezaten egindako borroka" nabarmenduta. 

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarren eta Lan ministroak "aparteko sindikalistatzat" jo du Redondo. "Bizia eskaini zion langileen, askatasunen eta demokraziaren defentsari", azpimarratu du.

Euskadin, Iñigo Urkullu lehendakariak dolumin mezua partekatu du sare sozialetan, eta esan du Redondok "sindikalgintzari eta langileen eskubideak defendatzeari" eskaini ziola "bere ahalegin eta indar guztia". 

Bestalde, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Twitterren eskegi du bere mezua. Buruzagi popularraren esanetan, Redondo "askatasunaren, langileen eskubideen eta demokraziaren defentsan erreferentea" izan zen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Iñigo Urkullu Alderdi politikoak Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak CCOO UGT Yolanda Diaz