Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Nicolas Redondo, covid-19aren kontrako neurriak eta Miranderen lan argitaragabeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Redondo Urbieta, artxiboko argazki batean.
Redondo Urbieta, artxiboko argazki batean.
Redondo Urbieta, artxiboko argazki batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Nicolas Redondo Urbieta: Buruzagi sindikal historikoa bart zendu da 95 urterekin. Klase politiko eta sindikalak ia 20 urtez UGTko idazkari ohia eta PSOEren kide ezagun izandakoa gogoratuko du gaur. 

- Covid-19aren kontrako neurriak: 27ak Txinatik etorriko bidaiariei Europar Batasunera (EB) sartzeko baldintzen inguruko akordioa lortzen saiatuko dira. Txinan koronabirusaren kutsatzeak gorena harrapatu duten honetan, Europako herrialde gehienek proba negatiboa eskatzen diete Asiako herrialde horretatik datozen pertsonei, baina politika komuna adostu nahi du EBk.  

- Jon Miranderen lan argitaragabeak: 50 urte dira idazle zuberotarra hil zela. Urtemuga baliatuta, euskaraz inoiz argitaratu gabeko 13 testu —artikuluak, poemak eta gutunak tartean— kaleratuko ditu Deabruaren Eskolak elkarteak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Literatura UGT Koronabirusa