Ekonomia -

Manifestua

Irun, Baiona eta Bordeleko alkateek tren loturen "premiazko modernizazioa" eskatu dute

Hiru alkateek "kezka" agertu dute horren inguruan. "Mugarekiko lotura ez dago aurreikusita epe laburrean, ezta modu finantzagarrian ere", gaineratu dute.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo (Gipuzkoa) alkate Jose Antonio Santanok, Baionako (Lapurdi) alkate Jean-Rene Etchegarayk eta Bordeleko (Frantzia) alkate Pierre Hurmicek manifestu bat sinatu dute udalerri horien artean dagoen trenbidearen "modernizazioa" premiazkoa dela adierazteko. Hiru alkateek "kezka" agertu dute horren inguruan.

Gogorarazi dutenez, Irunen "dagoeneko jarri da martxan Adifen nazioarteko geltoki berria, Irun Bidea proiektuaren hiri-eraldaketaren barruan", eta "mugarekiko lotura ez dago aurreikusita epe laburrean, ezta modu finantzagarrian ere".

Hiru alkateen iritziz, "lehenbailehen, eta aukera hori berretsi ahal izateko, beharrezkoa da enpresa independente batek azterketa osagarri bat egitea, alternatiba horren egutegiak, garraio intermodalaren aukerak, bideragarritasun teknikoa, aurreikusitako bidaia-denborak, kostuak eta ingurumen-inpaktuak aztertzeko".

Gainera, indar politiko, ekonomiko, sozial eta herritar guztiei dei egin diete "alternatiba hau babesteko, mugikortasun eraginkor eta iraunkorraren ikur baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Baiona Ekonomia Eguneko albisteak Irun Albisteak Abiadura Handiko Trena Lapurdi