Ekonomia -

lan harremanen kontseilua

Tomas Arrieta: "Irudimena izan behar da hitzarmenetan, inflazioa zenbait ekitalditan banatuz, adibidez"

Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak Radio Euskadin adierazi duenez, "inflazio zoroa da berrizte kolektiborako oztoporik handiena".

Tomas Arrieta, Lan Harremanen Kontseiluko presidentea. Argazkia: EITB Media
Tomas Arrieta, Lan Harremanen Kontseiluko presidentea. Argazkia: EITB Media
Tomas Arrieta, Lan Harremanen Kontseiluko presidentea. Argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak hitzarmenetan "irudimena" izatea proposatu du larunbat honetan Radio Euskadiko asteburuko kronikan, esaterako, "inflazioa zenbait ekitalditan banatzea edo erosteko ahalmena berreskuratzeko formula malguak irudikatzea aldiaren amaieran". Horretarako, Arrietak "espazio tenporal zabalagoa marraztea" proposatu du. Onartu du ez dela "agertoki erraza", baina gako izango dela orain negoziazio prozesuan dauden hitzarmenak gaurkotuz joateko.

Urriaren amaieran, EAEko hitzarmen kolektiboen % 43 inguru eguneratuta daude, beste % 46 berrizte prozesuan, eta gainerakoek hitzarmenik gabe diraute.

Baieztatu duenez, "inflazio zoroa da berrizte kolektiborako oztoporik handiena; akordioetara iristeko zailtasun objektiboa". Lan Harremanen Kontseiluko presidentea baikor azaldu da gertuko atzeraldi bat baztertuta, horrek bultzada emango baitio enpleguari, "ziurgabetasun testuinguru batean". Gainera, nabarmendu du azkenean udazkena ez dela "beroa izan, lan gatazkei dagokienez", berak eta askok susmo zuten bezala.

Bestalde, baikortasuna agertu du patronalak eta Bizkaiko Metaleko ordezkari sindikalek datorren asteazkenean izango duten bileraren aurrean. "Negoziazio kolektibo desberdinetan akordio batera iristearen" garrantzia nabarmendu du, herrialdeko "sektore estrategikoetan", batik bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak EAE albisteak Lana albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Lan gatazkak azken ordukoa