Ekonomia -

Mondragon Korporazioa

Ulmako bazkideek Mondragonetik ateratzea erabaki dute

Oronako bazkideek ere ezohiko batzarra egin dute Mondragon Korporaziotik atera ala ez erabakitzeko, baina oraindik ez dute erabakiaren berri eman.

Ulma
Ulma
Ulma

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ulma Taldeko bazkideek Mondragon Korporazioa uztea erabaki dute gaur goizean egindako ezohiko batzarrean. Erabakia aldeko botoen % 80,52 lortuta hartu dute.

"Ulmako bederatzi kooperatibak osatzen dituzten 2.789 bazkideek, Illunben (Donostia) egindako batzarrean emandako botoaren bidez, Mondragon Corporacion Cooperativa, Sociedad Civilekin duten harremana eredu berri batekin ordezkatzeko nahia berretsi dute", Gipuzkoako enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Aldi berean, onartu dute Ulmako Kontseilu Errektoreari jarraibideak ematea, "etorkizunean Mondragonekin lankidetzak sustatzen saia dadin, kooperatiba-mugimendua garatzeko, eta beharrezko arau-garapena bultza dezan, orain arte Mondragon Fundazioak kudeatutako funtsei egindako ekarpenak kooperatiba-mugimendua garatzeko erabiltzen jarraitu ahal izateko".

Lander Diaz de Gereñu, Ulma Taldeko zuzendariaren esanetan, "bazkideek erabakitzen dute, beren botoaren bidez, zer bide jarraitzen duen kooperatibak, eta gaur agindu argia jaso dugu".

"Euskal eredu kooperatiboak erakusten duen arrakasta-ereduaren parte gara. Beti bere balioak defendatu eta babestuko ditugu. Gure ustez, hori egiteko modurik onena Ulma Industria Talde Kooperatibo Indartsu bihurtzea da", adierazi du.

Mondragoni dagokionez, "guztiok ordezkatzen dugun arrakasta-ereduaren onerako diren ekintza guztietan elkarrekin lan egiteko prest" daudela gaineratu du.

Oronako bazkideek ere ezohiko batzarra egin dute Mondragon Korporaziotik atera ala ez erabakitzeko, baina oraindik ez dute erabakiaren berri eman.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Orona eta Ulmako bazkideen bozketaren emaitza ezagutu aurretik, "egun garrantzitsua" dela eta bazkideek hartzen duten erabakia errespetatu behar dela azpimarratu du.

Tapia: ''Edozer gertatuta ere, Ulmak eta Oronak kooperatibismoaren izpirituarekin jarraitzea espero dugu''
Tapia: ''Edozer gertatuta ere, Ulmak eta Oronak kooperatibismoaren izpirituarekin jarraitzea espero dugu''
Tapia: ''Edozer gertatuta ere, Ulmak eta Oronak kooperatibismoaren izpirituarekin jarraitzea espero dugu''

0:29
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa Ekonomia Eguneko albisteak Oñati bideoak Albisteak Enpresak Debagoieneko azken ordukoa