Ekonomia -

Deskontua

Espainiako Gobernuak ez du baztertu garraiorako % 30eko laguntza luzatzea

Ildo horretan, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Iñaki Arriola Garraio sailburua "harremanetan" daude Espainiako Gobernuarekin, deskontuaren finantziazioari eusteko asmoz.

Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak ateak zabalik utzi ditu garraioan % 30eko deskontua luzatzeko. Irailaren 1etik dago indarrean eta abenduaren 31ean amaitzen da.

Kongresuan egindako osoko bilkuran, Monterok adierazi du neurri hori Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko lege-dekretu berri batean sar daitekeela, eta datozen asteetan eztabaidatuko dutela.

Hala jakinarazi du Idoia Sagastizabal EAJko diputatuak egindako galderari erantzunez. Jeltzalearen ustez, Espainiako Gobernuak ez du luzapen hori Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan sartu, bere alderdiak eskatu bezala.

Gainera, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Iñaki Arriola Garraio sailburua "harremanetan" daude Espainiako Gobernuarekin, deskontuaren finantziazioari eusteko asmoz.

Begoña Gil PSE-EEko Politika Instituzionaleko idazkariak ohar batean nabarmendu duenez, EAEko sozialistak "tematuta" daude garraio publikoaren % 50eko deskontuari eusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa