Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gatazka MCC taldean, aurrerapena energiaren alorrean eta Bertsolari Txapelketa Nagusia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

MCC taldeak, joan en hilean, Donostian egindako Kongresua
MCC taldeak, joan en hilean, Donostian egindako Kongresua
MCC taldeak, joan en hilean, Donostian egindako Kongresua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gatazka Mondragon Taldean: Ostiralean bozkatu behar dute Ulmak eta Oronak Mondragon Taldea utzi edo ez. Eztabaidaren erdian, gaur, ETBk Iñigo Ucin MCC korporazioko presidentea elkarrizketatuko du "12 Minutos" saioan.

- Aurrerapen historikoa energiaren alorrean: AEBk energia mugagabea eta garbia sortzeko aurrerapausoa iragarriko du gaur. Ikerlari talde batek fusio nuklearraren bidez erreaktoreak erabiltzen duena baino energia gehiago sortzea lortu du lehen aldiz. Aurkikuntza mugarri izan daiteke energia mugagabe, garbi eta merkearen atarikoa izan daitekeelako.

- Bertsolari Txapelketa Nagusia: Datorren igandean, abenduak 18, Iruñean jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala aurkeztuko dute. 11:00etan izango da prentsaurrekoa, Nafarroa Arenan, zortzi finalistak bertan direla: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illaregi. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Mondragon korporazioa bideoak Eguneko albisteak Albisteak Bertsolaritza finala Energia berdeari buruzko albisteak Kontsumo elektrikoa murriztea