Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa 

Medikuntza eta farmaziako ia 1.900 espezialista ari dira parte hartzen Osakidetzako LEParen bigarren fasean

Barne Medikuntza eta Psikiatria dira plaza gehien eskaintzen dituzten espezialitateak, 52 eta 28, hurrenez hurren.

Osakidetzaren LEPe bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Osakidetzaren LEPe bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Osakidetzaren LEPe bat, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hemezortzi kategoria profesionaletako 1.879 mediku espezialista eta farmaziako teknikari ari dira parte hartzen asteburu honetan Osakidetzaren 2018/2019 Lan Eskaintza Publikoaren bigarren fasean, Gasteizen, eskaintzen diren 195 plazetako bat lortzeko asmoz. 

EHUren ikasgeletan egiten ari dira azterketak gaur goizetik, eta hautagai gehien farmaziako teknikariak dira, 437, Barne Medikuntzako eta Psikiatriako 214 hautagaien gainetik.

Hain zuzen ere, azken bi horietan eskaintzen dira plaza gehien, 52 Barne Medikuntzan eta 28 Psikiatrian.

Asteburu honetako proben ostean, bi aste barru jarraituko du hautaketa prozesuak.

2018/2019 LEP honetan 3.535 plaza banatuko dituzte, eta gaur egun bigarren fasean murgilduta dago. 78.139 hautagai daude 63 kategoriatan banatutako 1.924 plazak eskuratzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Lan Eskaintzak Medikuen albisteak Farmaziak gaur