Ekonomia -

Pentsioak

Pentsioak % 8,5 igoko dira 2023an

Azaroko inflazio datua aurreratuta, aukera dago datorren urterako pentsioen errebalorizazioa kalkulatzeko. Kotizaziopeko pentsioei dagokienez, Espainiako Gobernuak Aurrekontuetan aurreikusitako gorakada baieztatu egin da; eta kotizazio gabeko pentsioek % 15 egingo dute gora.

Pentsioek % 8,5 egingo dute gora 2023an. Argazkia: EFE.
Pentsioek % 8,5 egingo dute gora 2023an. Argazkia: EFE.
Pentsioek % 8,5 egingo dute gora 2023an. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsioak % 8,5 igoko dira 2023an. Asteartean azaroko inflazioaren datua aurreratuta, datorren urterako pentsioen balioaren hazkundea kalkulatu dezakegu, eta, kotizaziopeko pentsioei dagokienez, Espainiako Gobernuak Aurrekontuetan aurreikusitako gorakada baieztatu egin da; kotizazio gabekoek pentsioek, aldiz, % 15 egingo dute gora.

2021eko erreformak jasota duenez, pentsioen urteroko balioa handitzea kalkulatzeko azaroaren aurreko hamabi hilabeteetan izandako urte arteko inflazio tasen batezbestekoa kalkulatu egiten da. Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera ere % 8,5 igoko da, gutxi gorabehera.

Nolanahi ere, jakiteko pentsioek zehazki zenbat egingo duten gora, azaroko KPIaren behin betiko datua izan arte itxaron beharko dugu. Espainiako Estatistika Institutuak abenduaren 14an argitaratuko du. Hori bai, KPIaren behin betiko datuetan aldaketa oso txikiak izaten dira, hamarren bat gehienez jota.

Gizarte Segurantzaren kalkuluaren arabera, pentsioek hamarren bat gora egiteak 150 milioi euroko kostua du; hortaz, % 8,5 igotzeak ekarriko du, gutxi gorabehera, 12.750 milioi euroko kostua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak KPI gaur Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Pentsioak azken ordukoa