Ekonomia -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Olano prest dago garraio-deskontuak luzatzeko, eta uste du Espainiako Gobernuak berbera egin beharko lukeela

Garraio publikoan deskontuak aplikatzea Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntza izan zela gogoratu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Halaber, azpimarratu du datorren urteko Gipuzkoako aurrekontuetan diru partida bat gorde dutela deskontuei eusteko.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Euskadi Irratian
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Euskadi Irratian
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Euskadi Irratian

play icon 26:33

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, garraio publikoan gaur egun aplikatzen diren deskontuak izan ditu hizpide. Markel Olanok azpimarratu duenez, Gipuzkoako datorren urteko aurrekontuetan diru partida bat gorde dute garraio publikoko deskontuei eusteko. Espainiako Gobernuak martxan jarritako laguntza izan zela gogoratu du Olanok, eta uste du laguntzari eutsi beharko litzaiokeela. "Zuk jartzen duzu ekimena eta gero erretiratu egiten zara, eta besteak behartzen dituzu bost aldiz kantitate gehiago jartzera, hori ez da arduraz jokatzea", nabarmendu du.

Luzapenik ezean, laguntza abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Gaur-gaurkoz, Espainiako Gobernuak deskontuaren % 30 hartzen du bere gain.

Oronak eta Ulmak Mondragon Korporaziotik irteteko abiatu duten prozesuaren aurrean, eredu kooperatibistak Gipuzkoan duen garrantzia azpimarratu du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Enpresa bakoitzak bere erabakiak hartu behar dituela onartuta, enpresa ezberdinen elkarlanerako esperientzia hori oso beharrezkoa dela adierazi du. "Nik nahiko nituzke eurekiko elkarlana eta lankidetza giroa, baina egia da borondatez izan behar dela, ez behartuz", gehitu du. Kontuak kontu, Mondragon Taldeak etorkizun handia daukala uste du "zenbait enpresak hartutako erabakiak gorabehera".

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legeak 40 urte betetzen dituen honetan, Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du administrazio publikoak gizartearekin batera urrats berriak egin behar dituela egiazko hizkuntza berdintasuna lortzeko Euskal Herrian. Bilakaerak graduala izan behar duela uste du, baina etenik gabekoa. "Administrazio publikoak eragile aktiboa izan behar du euskararen biziberritze prozesuan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Espainiako Gobernua albisteak Mondragon korporazioa Ekonomia berriak Markel Olano Albisteak Gaur Albisteak Garraio komuna gaur Gipuzkoako Foru Aldundia Irratia euskaraz