Ekonomia -
ENPRESARIAK
Antonio Garamendik CEOE Espainiako patronaleko presidente izaten jarraituko du datozen lau urteetan
Hauteskundeetan Antonio Garamendik 534 boto eskuratu ditu eta Virgina Guinda beste hautagaiak, ostera, 57 boto.
AGENTZIAK | EITB Media
Antonio Garamendi aukeratu dute berriro CEOE Espainiako patronaleko presidente izateko. Gauzak horrela, lau urteko bigarren agintaldia hasiko du.
Garamendi getxoztarrak CEOEren presidentetzarako hauteskundeak irabazi ditu 534 boto eskuratuta. Virgina Guinda beste hautagaiak, ostera, 57 boto lortu ditu. 643 pertsonak parte hartuko dute.
Datozen egunetan patronalaren Zuzendaritza Batzordea deituko dute Batzorde Betearazleko presidenteordeak eta kideak izendatzeko.
Garamendirentzat bigarren agintaldia izango da, 2018an CEOEko presidente aukeratu ondoren, Hauteskunde Batzarrak hala eskatuta. Azkena ere izango da, patronalaren estatutuek bi agintalditara mugatzen baitute pertsona batek presidentzian eman dezakeen denbora.