Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, alerta 5 metroko olatuengatik eta Araba Parkeko krimena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EAEko aurrekontuak: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak hirugarren bilera txanda bati ekingo dio gaur, asteartea, oposizioarekin —Vox salbuetsita, beste hiru taldeekin— 2023rako aurrekontu proiektuaren inguruan negoziatzen jarraitzeko.

- Alerta 5 metroko olatuengatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hamar abisu eman ditu, guztira, datozen hiru egunetarako. Zehazki, bi abisu ezarriko dira gaur eta bihar Gipuzkoan euri iraunkorragatik, beste bi Bizkaian eta Gipuzkoan haize bortitzagatik, eta beste sei itsasaldeko arriskuagatik, 5,5 metrorainoko olatuengatik.

- Araba Parkeko krimena: 2020ko urriaren 7an Donostiako Araba Parkean gizon bat labankadaz hiltzea leporatzen dioten gizonezkoak deklaratuko du gaur Donostiako Epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alerta meteorologikoak argazkiak Epaiketak Eguraldia Bilbao Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontuen azken ordukoa