Ekonomia -

EITB DATA

Euskadik bere txikizkako saltokien herena galdu du azken hamarkadan

Online erosketek eta belaunaldien arteko errelebo faltak astindu dute sektorea Hegoaldean. Izan ere, ehunka denda txiki galtzen ari dira urterik urtera, bai Euskadin, bai Nafarroan.

I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belaunaldien arteko ordezkapenik ezak eta online erosketen gorakadak txikizkako saltokien galera bizkortu du, bai Euskadin, bai Nafarroan. Hala ere, fenomeno hori ez da berria, egiturazkoa da, jarraitua, 2008ko krisi ekonomikoaz geroztik gertatzen ari dena eta pandemiaren ondorioz areagotu dena, EITB Datak bildutako datuen arabera.

Joera hori Espainiako Estatu osoan gertatzen ari da, baina Euskadin, gainerako lurraldeetan baino zorrotzagoa da, 2010etik 2021era, merkataritza sareak % 27 egin baitu behera; Nafarroan, berriz, % 15 egin du behera, eta Estatu osoan, % 11. Izan ere, urtero, Euskadik bere merkataritza-ehunaren % 2,1 inguru galu zuen urtez urte 2015-2019 aldian, eta 2019-2021 tartean, berriz, galera % 3,9rakoa izan zen urtean.

EITB Data.

Baina, zer motatako saltokiak galdu dira Euskadin? EITB Dataren datuen arabera, moda-dendak izan dira gehien itxi direnak, beste saltokiekin konparatuta alde handiarekin.

Ondorioz, Hego Euskal Herriko txikizkako merkataritza-dentsitateak behera egin du urtez urte azken hamarkadan: 2010ean, Euskadin, mila biztanleko mota horretako 11,2 saltoki zeuden bitartean, 2022an, 8,2 daude. Nafarroan, berriz, joera bera da, baina beherakada handirik gabe, hau da, mila biztanleko, 10,2 saltokitik 8,7ra.

Hala ere, ehunka denda txiki galdu arren, Hego Euskal Herriko merkataritza-dentsitateak Europako handienetakoa izaten jarraitzen du, Portugalen eta Italiaren atzetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza EITB Data Zer berritasun daude Interneten? Kontsumitzaileen eskubideak