Ekonomia -

SEAren Asanblada

EBZk maileguak eman eta eurobonuak sustatu behar ditu, Lopezen ustez

"Ezin zaie berdina eskatu EBZri edo Alemaniari eta autonomia erkidegoei", gaineratu du lehendakariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak uste du Europako Banku Zentralak (EBZ) mailegu-emaile izan behar duela arazoak dituzten estatuentzat eta eurobonuak sustatzeko mekanismoak sustatu behar dituela.

"Ezin zaie berdina eskatu EBZri edo Alemaniari eta autonomia erkidegoei", adierazi du lehendakariak SEA Arabako Enpresarien Elkarteak Gasteizen egin duen asanbladaren amaieran.

Patxi Lopezen arabera, krisi ekonomikoaren eta estatuen zorraren arazoak konpontzeko, arlo bakoitzak bere ardura maila du eta EBZk izan behar du lehena, izan ere, ezin du "prezioen egonkortasunaren zaintzaile huts izan".

Hori dela eta, arazoak dituzten estatuei laguntzeko "maileguak emango dituen azken erakunde" izatea dagokiola uste du.

Lehendakariaren arabera, arduraren bigarren mailan Euroguneko erdialdean eta iparraldean dauden estatuak leudeke, kontu publikoak osasuntsu dituztelako: "Austeritatearen obsesioa alboratu beharko lukete eta aurrekontuak kanpora begira egin, Espainia, Portugal edo Italiako esportazioak pizteko".

Patxi Lopez lehendakariak uste du Europako Banku Zentralak (EBZ) mailegu-emaile izan behar duela arazoak dituzten estatuentzat eta eurobonuak sustatzeko mekanismoak sustatu behar dituela."Ezin zaie berdina eskatu EBZri edo Alemaniari eta autonomia erkidegoei", adierazi du lehendakariak SEA Arabako Enpresarien Elkarteak Gasteizen egin duen asanbladaren amaieran.Patxi Lopezen arabera, krisi ekonomikoaren eta estatuen zorraren arazoak konpontzeko, arlo bakoitzak bere ardura maila du eta EBZk izan behar du lehena, izan ere, ezin du "prezioen egonkortasunaren zaintzaile huts izan".Hori dela eta, arazoak dituzten estatuei laguntzeko "maileguak emango dituen azken erakunde" izatea dagokiola uste du.Lehendakariaren arabera, arduraren bigarren mailan Euroguneko erdialdean eta iparraldean dauden estatuak leudeke, kontu publikoak osasuntsu dituztelako: "Austeritatearen obsesioa alboratu beharko lukete eta aurrekontuak kanpora begira egin, Espainia, Portugal edo Italiako esportazioak pizteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Patxi Lopez argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Europako Banku Zentrala