Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Andoaingo Antex Fibres enpresan, makina batek harrapatuta

Enpresako makinak batek 47 urteko langilea harrapatu du. Medikuak bertaratu dira, baina behargina bertan hil egin da. Lan-istripu hori salatzeko elkarretaratzeak deituko dituela iragarri du LAB sindikatuak.

Andoaingo Antex Fibres enpresa irudia. Argazkia: Antex Fibres enpresa
Andoaingo Antex Fibres enpresa irudia. Argazkia: Antex Fibres enpresa
Andoaingo Antex Fibres enpresa irudia. Argazkia: Antex Fibres enpresa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko behargin bat hil da Andoaingo Antex Fibres enpresan, makina batek harrapatuta, LAB sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ertzaintzaren arabera, jazoera 13:00ak aldera gertatu da, Andoaingo Sorabilla auzoan. Antex Fibres enpresako makinak batek langilea harrapatu du. Medikuak bertaratu dira, baina behargina bertan hil egin da.

"Gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu senide, lagun eta lankideei. Kapitalismoak eragindako beste laneko heriotza bat, beste familia bat birrindurik, eta beste drama sozial bat", esan du ohar horretan LAB sindikatuak.

"90eko hamarkadatik Europa osoan zehar lan osasunerako araudiak makina eta gailuen egokitzapena behartzen baitu arrisku egoera oro ezabatzeko. Makina batek horrelako arriskuak baditu patronalak araudia betetzen ez duelako da", salatu du.  

"LAB sindikatutik irmoki salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak ez diola patronalari berea den ardura betearazi nahi, eta honen atzean erabaki politikoa dagoela", gaineratu du, eta datozen orduotan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute.

Informazio gehiago laster

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Herriak eta Hiriak Gipuzkoa LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Andoain Albisteak Sindikatuak