Ekonomia -

LAN GATAZKA

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du larunbatean Bizkaiko metalgintzako grebak eraginda

Gasteizko lantegiko zuzendaritzak sindikatuei eta langileei jakinarazi die urriaren 29an lan ez egiteko erabakia.

Mercedes Benzek Gasteizen duen lantegiaren barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE
Mercedes Benzek Gasteizen duen lantegiaren barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE
Mercedes Benzek Gasteizen duen lantegiaren barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes lantegiak bere ekoizpena geldituko du larunbatean Bizkaiko metalgintzako grebak eragindako hornidura faltagatik.

Arabako lantegiko zuzendaritzak erabakiaren berri eman die sindikatuei eta langileei. Planifikatuta zegoenaren aurka, urriaren 29an (larunbata) muntaketa, pintura eta azken muntaketaren sektoreetan ez dute lanik egingo.

Geldialdiaren atzean, Bizkaiko metalgintzan urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 2an deitutako greba dago; izan ere, geldialdi horiek zuzenean eragin die Mercedesek Bizkaian dituen hornitzaileei.

Sindikatu guztiek deitu dute lanuztea, baina zatituta: CCOOk, LABek eta UGTk, alde batetik, eta ELAk, bestetik. Lan hitzarmena berritu gabe dute langileek, eta negoziazioa ez atzera ez aurrera dago. Asteartean bildu zen azkenekoz negoziazio mahaia, baina ez zen akordiorik izan sindikatuen eta patronalaren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Gasteiz Mercedes Benz Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Metalgintza albisteak Automobilgintza