Ekonomia -

KRISI EKONOMIKOA

Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontu proiektuak 14.000 milioiren langa gaindituko du, lehen aldiz

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du "okerrena iristeko" dagoela ziurgabetasunak markatutako testuinguru ekonomiko batean.

Iñigo Urkullu Forum Europak Bilbon antolatutako gosari batean
Iñigo Urkullu Forum Europak Bilbon antolatutako gosari batean
Iñigo Urkullu: ''Badakigu okerrena iristeko dagoela''

1:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ziurgabetasunak markatutako testuinguru batean, Urkullu lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzaren 2023rako aurrekontu proiektuak 14.000 milioi euroren langa gaindituko duela lehen aldiz. Bere ustez, aurrekontu "ausarta eta antiziklikoa" izango da, eta lau eurotik hiru gastu sozialera bideratuko dira: osasuna, hezkuntza eta gizarte-babesa.

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du "urte zail bati" aurre egiteko "oinarri ekonomiko eta sozialak" sendotzen lagunduko dutela Aurrekontuek. "Badakigu okerrena iristeko dagoela. Moteltze prozesua sumatzen ari da, ez bakarrik Euskadin, baita Europan ere", azaldu du.

Forum Europak Bilbon antolatutako gosari batean egin ditu adierazpen horiek Iñigo Urkullu lehendakariak.

Halaber, bihar Gobernu Kontseiluan aurkeztuko duen Hitzartuz programak 335 milioi euroko eragin ekonomikoa izango duela iragarri du. Plan horretan jasotako hainbat neurri ere zehaztu ditu:

- % 2ko deflaktazioa pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan (PFEZ)

- 2023. urtera luzatuko da 30.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei ezartzen zaien 200 euroko kenkaria 

- Gizarte Larrialdietarako Laguntzak % 10 handitzea inflazioaren ondorioak arintzeko

- Etxebizitza sozialen komunitateentzako energia-kostua murriztea, eta familien energia-aurrezpena eta eraginkortasuna hobetzeko laguntzak handitzea

- Diru-sarreren muga handitzea etxebizitza sozialak eskuratzea errazteko

- Kreditu-lerro berezia energiaren erabilera intentsiboa duten enpresentzat 

- Energia berriztagarriak sustatzeko programak indartzea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024