Ekonomia -

Finantza erreskatea

Portugalek diru gehiago jasoko du, troikaren azterketa gaindituta

Duela urtebete jasotako 78.000 milioi euroko finantza erreskatearen laguntza zati berri bat jasoko du, 4.000 milioi eurokoa, alegia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalgo Gobernuak jakinarazi duenez, troikak ezarritako laugarren azterketa gainditu du, hori dela eta, herrialdeak 4.000 milioi euroko diru-laguntza zati berria jasoko du.

Vitor Gaspar Portugalgo Finantza ministroak esan duenez, troika osatzen duten hiru erakundeek ( Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak) finantza laguntza eman ahal izateko exijitzen dizkioten eskakizun guztiak betetzea lortu du herrialdeak.

Ministroak azpimarratu duenez, Lisboa 2011ko maiatzean troikarekin hitzartutakoa betetzen ari da eta azken azterketa honi begira ezarritako helburu guztiak betetzea lortu dute.

Halaber, Gasparrek herrialdea "atzeraldiaren espiralean" sartu izana ukatu du.

Hala, 2012ko aurreikuspen ekonomikoek BPG % 3 eroriko dela iragartzen duten arren, datorren urtetik aurrera hazkuntza ekonomikoa gauzatuko den itxaropena agertu du.

Portugalgo Gobernuak jakinarazi duenez, troikak ezarritako laugarren azterketa gainditu du, hori dela eta, herrialdeak 4.000 milioi euroko diru-laguntza zati berria jasoko du. Vitor Gaspar Portugalgo Finantza ministroak esan duenez, troika osatzen duten hiru erakundeek ( Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak) finantza laguntza eman ahal izateko exijitzen dizkioten eskakizun guztiak betetzea lortu du herrialdeak. Ministroak azpimarratu duenez, Lisboa 2011ko maiatzean troikarekin hitzartutakoa betetzen ari da eta azken azterketa honi begira ezarritako helburu guztiak betetzea lortu dute.Halaber, Gasparrek herrialdea "atzeraldiaren espiralean" sartu izana ukatu du. Hala, 2012ko aurreikuspen ekonomikoek BPG % 3 eroriko dela iragartzen duten arren, datorren urtetik aurrera hazkuntza ekonomikoa gauzatuko den itxaropena agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur NDF argazkiak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Portugal Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak