Ekonomia -

ELEKTRIZITATEA

Argindarraren prezioa % 31 jaitsi da, eta salbuespen iberiarra ezarri zenetik merkeena izango da

Zehazki, 80,44 euro/MWh-ko prezioa izango du, bezperan ezarritako prezioa baino % 30,9 gutxiago.

Elektrizitatea ekoizteko zentroa (artxiboko argazkia). EFE
Elektrizitatea ekoizteko zentroa (artxiboko argazkia)
Elektrizitatea ekoizteko zentroa (artxiboko argazkia). EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Handizkako merkatuari lotutako tarifa erregulatuko bezeroentzako argindarraren batez besteko prezioa % 31 jaitsiko da gaur.

Zehazki, prezioa 80,44 euro/MWh-koa izango da, hau da, astearterako ezarri zen 116,49 euro/MWh-koa baino 36,05 euro txikiagoa. Gaurkoa izango da, hain zuzen ere,  elektrizitatea sortzeko gasaren prezioa mugatu zenetik argindarrak izan duen preziorik baxuena, Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) behin-behineko datuen arabera. Halaber, preziorik merkeena da iazko urritik.

Enkantean, handizkako merkatuko argindarraren batez besteko prezioa -"pool" izenekoa- 81,71 euro/MWh-koa izan da gaur. 21:00etatik 22:00etara izango da argindarra garestien, 136,74 euro/MWh, eta merkeena, 15:00etatik 16:00etara, 48,37 euro/MWh.

Salbuespen iberiarrik ez balego, Espainiako argindarraren prezioa 84,42 euro/MWh izango litzateke.

Elektrizitatea sortzeko gasaren prezioa mugatzeko neurria ekainaren 15ean sartu zen indarrean, eta urtebeteko iraupena izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Elektrizitatea albisteak Energia aurrezteko neurriak gaur Energia iturriak gaur