Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Uxue Barkosek azpimarratu du 2023ko Aurrekontua inoizko handiena den arren, gastua ere halakoa izango dela

Geroa Sozialberdeen buruaren ustez "orain arte egindako ahaleginak fruitua" emango du, eta EH Bilduren babesa lortuko dute Aurrekontu proiektua aurrera ateratzeko.

Uxue Barkos Geroa Sozialberdeen burua, Euskadi Irratian. Argazkia: EITB Media
Uxue Barkos Geroa Sozialberdeen burua, Euskadi Irratian. Argazkia: EITB Media
Uxue Barkos Geroa Sozialberdeen burua, Euskadi Irratian. Argazkia: EITB Media

play icon 24:31

Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Geroa Sozialberdeen buruak azpimarratu du Nafarroako Gobernuak 2023rako adostu duen Aurrekontua inoizko handiena den arren, "gastua eta beharra" ere halakoak izango direla; eta ondorioz, kontuen irakurketa egiterakoan, hori aintzat hartu beharra dagoela.

Nafarroako Gobernuko presidente ohiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, koalizio gobernuko sailek Aurrekontuak erabat adostuta dituzte, baina orain, Parlamentuaren oniritzia behar dute aurrera ateratzeko.

Zentzu horretan, gogorarazi du ez dutela gehiengo osorik, eta EH Bilduren babesa behar dutela, Navarra Sumak negoziatzeari uko egin baitio. Barkosek uste du koalizio independentistarekin "orain arte egindako ahaleginak fruitua" emango duela, eta iaz gertatu zen moduan, aldeko botoa lortuko dutela.

Zergak

Barkosek argi adierazi nahi izan du Aurrekontua handitzeko "ahaleginak" egin beharko direla alde guztietatik: "Bai erakundeetan, bai enpresetan, bai herritarrok". Aipatu duenez, zerga pizgarriak ematearekin batera "oreka fiskala" lortu beharra dago: "Momentu honetan, argi dago jaitsiera fiskala albiste ona dela, baina erantzukizunez hartu behar dira horrelako neurriak, zor publikoa tentsionatuta baitago".

Helburu hori lortzeko bidean, Estatuak ezinbestekotzat jo du energia enpresei eta banketxeei ezarritako zerga Nafarroak kudeatzea.

Hauteskundeak

Bestalde, eta hurrengo hauteskundeei begira, Uxue Barkosek berretsi du "indarrez" dagoela Geroa Bai koalizioaren zerrendaburu izateko, baina oraindik ez omen dira prozesu horretan murgildu, eta koalizioaren barne funtzionamendua negoziatzen ari dira gaur egun, tartean EAJrekin.

Argitu du Geroa Baik hauteskunde urtera arte itxarongo duela zerrendaburua aukeratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Geroa Bai Albisteak Nafarroa Uxue Barkos argazkiak Ekonomia EH Bildu Nafarroa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua albisteak Euskadi Irratia Navarra Suma koalizioaren albisteak Nafarroako Aurrekontuak azken ordukoa