Ekonomia -

Parke eolikoak

Batzar irekia dute gaur Azpeitian Statkraften proiektua azaltzeko

Soreasu antzokian izango da 19:00etan. Aurkezpen ekitaldi horrek Piaspe parke eolikoaren inguruan sortutako zalantzak argitzea du helburu. Parke hori Azpeitia, Zestoa eta Errezil udalerrien artean egongo litzateke, guztiak Gipuzkoan, eta azken bi herri horietan ere aurreikusi dituzte bilerak.

Artxiboko irudia: EITB Media
Artxiboko irudia: EITB Media
Statkraft enpresako ingeniariek azalpenak emango dizkiete azpeitiarrei, Soreasu antzokian, 19:00etan

1:21

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Statkraft enpresak gaur, urriaren 11n, emango ditu Azpeitian Piaspe proiektu eolikoari buruzko xehetasun guztiak. Batzar herrikoi eta irekia izango da, eta Statkrafteko ordezkariak eta Azpeitiako Udaleko kideak izango dira bertan. Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu antzokian izango da batzarra 19:00etan, eta herritarrei proposamena azaltzeko egingo den lehen bilera izango da.

Hala, konpainiak ekimena aurkeztu, eta herritarren zalantzak argituko ditu, zehazki, Piaspe parke eolikoaren inguruan sortutakoak. Parke hori Azpeitia, Zestoa eta Errezil udalerrien artean egongo litzateke, guztiak Gipuzkoan, eta azken bi herri horietan ere aurreikusi dituzte bilerak.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak ere "Egun On Euskadi" saioan duela aste pare bat adierazi zuen Debagoienan eta Urola Erdian Statkraft Norvegiako energia enpresak egin nahi dituen parke eolikoen proiektuak aurrera ateratzea espero duela, baina enpresak proiektua ondo aurkeztea nahi duela; izan ere, enpresak asmoa aurkeztu zuenetik, aurkako iritziak zabaldu dira parkeak eraikiko diren herrietan.

Besteak beste, Jon Zayas euskal ingeniari eta enpresa norvegiarreko proiektuen zuzendaria arduratuko da datozen asteetan egingo diren jendaurreko jardunaldietan parte hartuko duten herrietako bizilagunei planaren nondik norakoak azaltzeaz. Radio Euskadin aurreratu zuen oraingoz, Euskadin egun daudenak baino bi edo hiru aldiz handiagoak diren aerosorgailuak planteatzen ari direla.

Aurreratu zuenez, Itsarazen, guztira zortzi aerosorgailu jarriko dira: zazpi, Aramaion, eta bat, Eskoriatzan; Piaspen. berriz, bost aerosorgailuz osatutako parke bat planteatzen da; hiru aerosorgailu, Azpeitian, eta beste bi, Errezil eta Zestoa artean. Asmoa errota handiak egitea da, lur gutxiago okupatzeko; eta 200 metroko altuerara irits litezke, Euskadin martxan dauden parke eolikoetan daudenen bikoitza edo hirukoitza, 205 metroko altuerakoa eta 170 metroko diametrokoak.

Datozen asteetan, konpainiak batzar informatibo gehiago egingo ditu, herritarrak eta lurraldea Piasperen eta Itsarazen garapenean integratzen jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Azpeitia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak