Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Amiantoaren biktimentzako funtsa, Memoria Demokratikoaren Legea eta Defentsa gastua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Amiantoaren biktimen senideek egindako protesta bat.
Amiantoaren biktimen senideek egindako protesta bat.
Amiantoaren biktimen senideek egindako protesta bat.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 5, hedabideetako lerroburu nagusiek:

Amiantoaren biktimentzako funtsa: Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko lege proposamena behin betiko onartuko dute gaur Senatuaren osoko bilkuran, eta, talde politikoek boto jarrerari eusten badiote, aho batez emango diote babesa.

Memoria Demokratikoaren Legea:  Espainiako Senatuak Memoria Demokratikoaren Legea onartuko du. Azken orduko aldaketarik ezean, Kongresuak adostutako testua bere horretan aterako da aurrera.

- Polemika, Defentsa gastuaren igoeragatik: Espainiako Gobernuak 2023rako adostu berri duen aurrekontu proiektuaren arabera, Defentsara bideratutako gastua % 25 igoko da: 9.791 milioi eurotik 12.317 milioi eurora. Unidas Podemosek salatu du ez zuela horren berri, eta beste polemika bat piztu da bi gobernukideen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Gizartea bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Espainiako Aurrekontu Orokorrak Senatua albisteak