Ekonomia -

Lan-istripua

60 urteko langile bat hil da Aulestin, baso lanak egiten ari zela istripua izanda

Istripua 15:40 aldera gertatu da Urriola auzoan, eta osasun langileak bertaratu dira, baina langilearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko langile bat hil da Aulestiko (Bizkaia) Urriola auzoan, baso lanak egiten ari zela istripua izanda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 15:40 aldera gertatu da, eta osasun langileak bertaratu dira, baina langilearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Ertzaintzaren helikoptero batek Aulestiko heliportura eraman du gorpua, eta, handik, Bilboko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egiteko.

Beharginaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo du gehiengo sindikalak ostiralean, 11:00etan, Egurmendi aurrean, Gernika-Lumoko San Kristobal plazan.

Beste baso langile bat hil zen abuztuaren 17an Zeanurin (Bizkaia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak