Ekonomia -
Lan-istripua
Abere ustiategi bateko behargin bat hil da Nafarroan, orein batek harrapatuta
Lan-istripua Muniain udalerrian jazo da. Larrialdietarako zerbitzuak gizona berpizten saiatu dira, baina biktima hil egin da, bularrean zauri larriak baitzituen.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
42 urteko gizon bat hil da Muniain udalerriko abere ustiategi batean, Nafarroan, orein bat oldartu ostean. SOS Nafarroak ezbeharraren abisua jaso du 11:35ak aldera.
Foruzaingoa, anbulantzia bat eta helikoptero bat mobilizatu dituzte, Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez. Langilea berpizten saiatu dira, baina bertan hil egin da. Gizonak zauri larriak zituen bularrean, eta odol asko galdu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea