Ekonomia -

Estatuko 2023ko Aurrekontuak

Emakumezkoen higieneko produktuen eta preserbatiboen BEZa % 10etik 4ra jaitsiko da

Haurtxoen eta nagusien pixoihalak, aldiz, neurritik kanpo geratu dira. Unidas Podemosek produktu horietarako ere zuen eskatuta BEZa jaistea.

Produktu horietako BEZa % 4koa izango da. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Produktu horietako BEZa % 4koa izango da. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Produktu horietako BEZa % 4koa izango da. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezkoen higieneko produktuen, preserbatiboen eta antisorgailu ez sendagarrien BEZa % 10etik 4ra jaitsiko da, Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioaren iturriek baieztatu dutenez.

Neurria 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartuko dute, espainiar Gobernuko bazkideek negoziatutako neurri fiskalen artean adostuta.

Haurtxoen eta nagusien pixoihalak, aldiz, neurritik kanpo geratu dira. Unidas Podemosek produktu horietarako ere zuen eskatuta BEZa jaistea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Gizartea bideoak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea