Ekonomia -

Aurreikuspen ekonomikoak

Eusko Jaurlaritzak % 2,1era murriztu du ekonomiaren hazkundea 2023rako

Mendebaldeko ekonomien inflazioak eraginda, Euskal Autonomia Erkidegorako aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ditu Exekutiboak. 2022an ere gutxiago haziko da: % 4,3.

Aurreikuspen ekonomikoak.
Aurreikuspen ekonomikoak.
Jaurlaritzak erdira jaitsi du datorren urterako zuen aurreikuspena, baina oraingoz ez du atzeraldirik ikusten

01:27

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten, antza, % 4,3 haziko da Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia, eta datorren urtean % 2,1 handituko da da. Eusko Jaurlaritzak 2022ko eta 2023ko aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ditu, hazkunde ekonomikoa murriztuta, "pandemiak dagoeneko ahuldu duen" mundu mailako ekonomia "kolpatu" duten gertakarien ondorioz.

Batez ere, 2023rako aurreikusita zegoen hazkundea erdira murriztu du. % 4,1etik % 2,1era igaro da hiruhileko batean. 2022ri dagokionez, gutxiago aldatu da aurreikuspena: % 4,5etik % 4,3ra.

Mendebaldeko ekonomien prezioen gorakada handia da ekonomiaren dezelerazioaren arrazoi nagusia. Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi du Txinaren ekonomiaren moteltzea aurreikusitakoa baino handiagoa izaten ari dela, eta Ukrainako gerra ere aipatu ditu.

"Sailak datozen hilotan aurreikusten den inflazioaren aldeko bilakaeraren baldintzapean jartzen ditu aurreikuspen berriak; izan ere, inflazioak egoera horretan kontuan hartutako portaera baino iraunkorragoa izango balu, horrek datorren urterako hazkuntza txikiagoa ekarriko luke", ohartarazi du Jaurlaritzak.

"Gatazka belikoak ezegonkortasun handia ekarri du energiaren eta lehengaien merkatuetan, eta, hala, inflazio-tasak hamarkadetan ikusi ez diren mailetara igo dira. Agente ekonomikoen ziurgabetasuna eta banku zentral nagusien politika ekonomikoko erantzuna —interes-tasak etengabe ari dira igotzen— herrialde garatuen jarduera ekonomikoa hozten hasi dira", azaldu du Sailak.

Lanari dagokionez, Jaurlaritzak aurreikusi du langabezia tasak murrizten jarraituko duela: 8,8 % aurten eta 8,3 % datorren urtean, 26.000 eta 12.000 lanpostu sortuta, hurrenez hurren.

Industriaren jarduera, ordea, gelditu egin da udan, "inguruneko herrialdeetan" bezala, kostuen gorakadaren, interes tasen igoeren eta ziurgabetasunaren ondorioz. Moteltasun horrek zerbitzuen hazkuntza erritmoari ere eragin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza berriak EAE KPI gaur Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea