Ekonomia -

BARNE PRODUKTU GORDINA

Espainiako BPGa % 1,5 igo da urteko bigarren hiruhilekoan

Espainiako Estatistika Institutuak eskainitako datuen arabera, BPGa % 6,8koa izan da bigarren hiruhilekoan. Uztailaren amaieran argitaratu ziren datu aurreratuen gainetik kokatzen da. Kanpoko sektorearen ekarpen handiagoak areagotu du hazkundea.

BPGa 1,7 puntu igo da lehen hiruhilekarekin alderatuta. Artxiboko argazkia: EITB Media.
BPGa 1,7 puntu igo da lehen hiruhilekarekin alderatuta. Artxiboko argazkia: EITB Media.
BPGa 1,7 puntu igo da lehen hiruhilekarekin alderatuta. Artxiboko argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomiaren BPGa % 1,5 hazi da apiriletik ekainera bitartean. Lehen hiruhilekoan erregistratutako tasarekin alderatuta, 1,7 puntu igo da, Espainiako Estatistika Institutuak kaleratutako datuen arabera.

Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtetik urterako aurrerapena % 6,8koa izan da; aurreko hiruhilekoan % 6,7koa izan zen.

Kanpo sektorearen ekarpen handiagoaren ondorioz izan da BPGaren urtetik urterako hazkundearen azelerazioa.

Uztailaren amaieran Espainiako Estatistika Institutuak bigarren hiruhilekorako aurreratutako datuen arabera, BPGaren hiruhilekoko hazkundea % 1,1ekoa izango zen, eta urtetik urterako tasa, berriz, % 6,3koa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak BPGd Euskadi