Ekonomia -
Ameriketako Estatu Batuak
AEBko Erreserba Federalak interes-tasak 0,75 igotzea erabaki du, azken sei hilabeteetako bosgarren igoera
Horrela, Ameriketako Estatu Batuetako banku zentralak ekonomialarien iragarpenak bete ditu, eta munduko ekonomia nagusiaren interes-tasa ofiziala % 3-3,25 artean kokatuko du, azken 14 urteetako altuena.
Agentziak | EiTB Media
AEBko Erreserba Federalak interes-tasak 0,75 igotzea erabaki du, inflazioa kontrolatzeko saiakera berri batean. Iragan martxotik bosgarren igoera da, eta puntuko hiru herenen hirugarrena jarraian.
Horrela, Ameriketako Estatu Batuetako banku zentralak ekonomialarien iragarpenak bete ditu, eta munduko ekonomia nagusiaren interes-tasa ofiziala % 3-3,25 artean kokatuko du, azken 14 urteetako altuena.
Bi eguneko bileraren ostean, Erreserba Federaleko kideek hartu dute erabakia.
Inflazioaren azken datuak jakitera eman eta astebetera iragarri dute igoera. AEBko KPIk bi hamarren behera egin zuen abuztuan, % 8,3an kokatuz, baina uztailarekin alderatuta prezioek hamarren bat gora egin zuten.
Beraz, Erreserba Federalak martxotik agindu dituen igoerak ez dira oraingoz prezioetan eraginik izaten ari.