Ekonomia -

Gasteiz

Mercedes-Benzek Gasteizko lantegia Zabalganatik 23 hektareatan handitzea proposatu du

Emilio Titos lantegiko zuzendaria Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin bildu da goizean, eta instalazio berrien nondik norakoak aurkeztu dizkio. Nabarmendu duenez, egitasmoak hiriaren Eraztun Berdea eta udal araudia "errespetatuko" ditu.

Mercedesek Gasteizen duen lantegia.
Mercedesek Gasteizen duen lantegia.
Mercedesek Gasteizen duen lantegia.

EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes multinazionalak Gasteizen duen lantegia handitzeko eta sendotzeko proposamena aurkeztu dio Gorka Urtaran alkateari. Industriagune berriak 23 hektarea izango ditu, eta ez du eraginik izango Eraztun Berdearen naturgunean.

Gaur goizean, Mercedesen instalazioetan izan da Urtaran, eta bisita horretan, Emilio Titos Mercedeseko Gasteizko buruak lantegia handitzeko eta sendotzeko proposamenaren xehetasunak azaldu dizkio.

Proiektuak 23 hektarea hartuko dituen industria gune berria eraikitzea aurreikusten du, gaur egungo instalazioen hegoaldean kokatuta dauden hainbat lursailetan. Hori dela eta, handitze horrek ez du eraginik izango ez Eraztun Berdean ezta Zabalganako basoan ere, Gasteizko alkateak azaldu duenez.

Orain, Udalak multinazional alemaniarraren Gasteizko faktoria handitzeko proiektuak eskatzen dituen hirigintza-aldaketak lehenbailehen bideratu beharko ditu.

Urtaranek esan du egun "garrantzitsua" dela "Gasteizentzat eta Euskadirentzat", Arabako hiriburuaren etorkizuna "neurri handi batean" bere industriaren etorkizunaren baitan dagoelako, eta Mercedesen proiektua "funtsezkoa" delako.

Mercedesek lurzoru industriala 23 hektareatan handitzeko proposamena aurkeztu dio Gasteizko Udalari
Mercedesek lurzoru industriala 23 hektareatan handitzeko proposamena aurkeztu dio Gasteizko Udalari
Mercedesek lurzoru industriala 23 hektareatan handitzeko proposamena aurkeztu dio Gasteizko Udalari

0:51

Alemaniako multinazionalak Gasteizen alde egindako "apustua" baloratu du alkateak, eta Arabako hiriburuko lantegiko zuzendari nagusiari azaldu dio Udala "aliatu" izango duela lantegia hegoalderantz zabaldu eta sendotzeko.

Bizi dugun "ziurgabetasun garai honetan, enpresa sendotzeak eragin zuzena du 5.000 familiatan eta udalerriko eta Euskadiko ekonomia osagarrian", adierazi du. Urtaranek, gainera, Mercedes-Benz Vitoriaren ikuspegia nabarmendu du, "hiriarentzat defendatzen dugun hiri-ereduarekin bat datorrena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Araba Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Automobilgintzari buruzko albisteak