Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: gasaren BEZaren jaitsiera, COP26ko konpromisoen txostena eta Zinemaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Espainiako Gobernuak gasaren BEZa jaistea onartuko du: Ministro Kontseiluak gaur onartuko du gasaren BEZa % 21etik % 5era jaitsiko duen dekretua. Irail hasieran iragarri zuen neurria eta orduan aurreratutakoaren arabera, jaitsiera urritik aurrera aplikatuko da eta indarrean egongo da urtea amaitu arte.
- COP26 goi-bilerako konpromisoen inguruko lehen txostena: aldaketa klimatikoaren inguruan, iazko azaroan, Glasgown egindako goi-bileran hartutako konpromisoen inguruko lehen txostena kaleratuko da gaur.
- Euskal Zinemaren Gala izango da Zinemaldian: Euskal Zinemaren Gala egingo dute gaur Zinemaldian, Alberto Gastesi euskal zuzendariaren Gelditasuna ekaitzean pelikularekin, eta hori izango da ondorengo orduetako arretagune nagusia.