Ekonomia -

Ipar Euskal Herria

Aire kontrolatzaileen grebak ia hegaldirik gabe utzi du Biarritzeko aireportua

Aurreikusitako joan-etorrietatik, 19 gelditu dira bertan behera gaur, irailak 16, Ipar Euskal Herriko hiri horretan. Frantziako Aire Trafikoaren Kontrolatzaileen sindikatuak deitu du protesta hori, lansarietako primak handitzea eskatzeko.

Air France-ko hegazkin bat, artxiboko irudian.
Air France-ko hegazkin bat, artxiboko irudian.
Frantziako aire-kontroladoreen grebak eragina du Loiuko aireportuan

01:18

I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire kontrolatzaileen grebak hainbat hegaldi bertan behera utziko ditu ostiral honetan Frantziako Estatuan. Horren ondorioz, gaur, irailak 16, ia ezinezkoa izango da Biarritzetik hegan egitea, apenas hegaldirik egongo baita; programatutako bidaietatik 19 bertan behera gelditu dira: 11 partitze eta 8 etortze.

Ipar Euskal Herriko aireportu horrek, normalean, 3.000 bidaiari hartu ohi ditu, baina, gaurko mobilizazioekin, 700 gizon-emakume hartzea aurreikusten da. Miarritzeko aireportuko iturriek zehaztu dutenez, hegaldien iragarki taula aireportuko webgunean dago, denbora errealean eguneratuta. Hala, joan-etorriren bat bertan behera utziz gero, interesatuak zuzenean jarri ahalko dira harremanetan hegazkin konpainiarekin edo bidaia agentziarekin, aireportura joan beharrik gabe.

Frantziako Aire Trafikoaren Kontrolatzaileen sindikatuak deitutako protesta horrekin, beharginek lansarietako primak handitzea eskatu nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak