Ekonomia -

Industria

ELAk uste du Arcelor Mittalek ez duela "estatu mailako erregulazio espediente orokor bat behar"

Espainiako zuzendaritza sindikatuekin bildu da, eta aldi baterako lan erregulazio espedientea jarri nahi du martxan. Horretarako, negoziazio batzordea eratu du.

Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittaleko Espainiako zuzendaritza sindikatuekin bildu da gaur arratsaldean, eta aldi baterako lan erregulazio espedientea jarri nahi du martxan. Horretarako, negoziazio batzordea eratu du, ELA sindikatuak ohar batean jakitera eman duenez. ELAk uste du Arcelor Mittalek ez duela "estatu mailako erregulazio espediente orokor bat behar".

"2021. urtea apartekoa izan zen Arcelor Mittalentzat. Bost kontinenteetan hedatutako ekoizpenari esker, 13.000 milioi euroren etekinak izan ditu, eta lan karga izan du egun. Horregatik, proposamena neurriz kanpokoa da", azpimarratu du.

"Enpresak oso jarrera itxia erakutsi du enpresa akordioen negoziazioetan", salatu du. "Ez da enpresak aurkezten duen lehen espedientea. Azken urteetako hainbat aurkeztu ditu, inolako justifikaziorik gabe eta maiz legalitatea bera urratuz (Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen horietako bat, esaterako)", gogorarazi du.

"Arcelor Mittalek malgutasunerako tresna gisa erabili nahi ditu espedienteak", kritikatu du. Horregatik, ELAk ezetz esan dio "oinarririk gabeko talde osoarentzako lan erregulazioari". Sindikatuak ziurtatu duenez, "seriotasunez eta irmo" defendatuko ditu langileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak Industria