Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat hil da Mendaron, heriotza "ez traumatikoan", salatu du LABek
Sindikatuak jakitera eman duenez, asteburuan jazo zen, eta langilea Shaeffler Iberia enpresakoa zen.
EITB MEDIA
LAB sindikatuak salatu du, asteazken honetan, langile bat hil dela Mendaroko enpresa batean, heriotza "ez traumatikoan". Sindikatuaren esanetan, langilea, Shaeffler Iberia enpresakoa bera, ondoezik zegoen asteburuan, eta ospitaleratuta, zendu zen.
Senideei doluminak eta elkartasuna agertuta, LABek salatu du nola lan-zamak eta "handitzen ari diren presioak" bilakatu diren "lan-arriskuko eragile nabarmen".
Sindikatuaren datuen arabera, 2022an, Hego Euskal Herrian, langileen 17 heriotza ez traumatiko izan dira, "arazo kardiobaskularrak sortzen dituzten lan-arrazoiengatik".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea