Ekonomia -

ENERGIA KRISIA

Etengarritasun mekanismoa berreskuratzea eta gasera ere zabaltzea proposatu dio Tapiak Espainiako Gobernuari

Jaurlaritzaren iritziz, oso lagungarria izan daiteke datozen hilabeteetan egon daitekeen gas eskasiari aurre egiteko. Euskadiko Kontingentzia Energetikoaren Plana Trantsizio Ekologikorako Ministerioan da jada lehen zirriborroa aldeekin osatu ondotik.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak elektrizitatearen etengarritasun mekanismoa berreskuratzea eta gas kontsumitzaile handietara zabaltzea proposatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari. Eskaera hori Euskadiko Energia Kontingentziaren Planaren bigarren bertsioan sartu du, eta Trantsizio Ekologikoko Ministeriora bidali du dagoeneko.

Energia krisiari aurre egiteko asmoz, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak Euskadiko Kontingentzia Energetikoaren Planaren bertsio berria aurkeztu du ostegun honetan, eragile publiko eta pribatuen ekarpenekin.

Dokumentuak (lehen zirriborroa abuztuaren 12an aurkeztu zen) eranskin bat du, eta, bertan, hamar bat neurri indarrean jartzea proposatzen dio Espainikoa Gobernuari, empresak pairatzen ari diren energia kostu handiak arintzeko. Besteak beste, ondorengo neurriak planteatzen dira planean.

- Duela bi urte bertan behera geratu zen etengarritasun mekanismoa berreskuratzea, orduan baino baliabide gehiagorekin eta gas kontsumitzaile handietara ere zabalduz.

- Papergintza industria jasaten ari den diskriminazioaren aurrean "eszepzio iberikoa" bezalako laguntzak ematea kogeneraziorako.

 - Isunak ezartzea gasa garraiatzen duten ontziei, hornidura bermatzen ez badute.

- Irungo gasbidea hobetzea eta Bilboko portuan bigarren gas-kargategi bat jartzea.

Espainiako gobernuaren esku dauden neurriez gain, Jaurlaritzak beste hainbat programa eta ekimen jasotzen ditu bere kontigentzia planean egungo krisiari aurre egiteaz gain, eredu aldaketa bat sustatzeko. 

Horretarako, esaterako, Administrazio Publiko osoan aplikatuko den instrukzioa jarriko da martxan, baita enpresa ertain eta txikientzako aholkularitza eta laguntzak, eta herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak sustatuko dira.

Proposamena Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari bidali zaio. Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro Teresa Riberak, bere aldetik, bilera du gaurko talde parlamentarioetako bozeramaileekin, segurtasun energetikoko kontingentzia-plana diseinatzen amaitzeko.

Bestalde, sailburuak txalotu egin du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gasaren BEZa % 21etik % 5era jaitsi izana, urritik urte amaierara arte. "Lagungarri izan daitekeen guztia garrantzitsua eta ongi etorria da", laburbildu du sailburuak, eta egungo egoeran negu honetan gas-mozketarik espero ez dutela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriak Energia aurreztea Energia ekoizpena gaur