Ekonomia -

Energia

Erregai litro bakoitzeko laguntza 30 zentimokoa izango da Ipar Euskal Herrian gaurtik aurrera

Neurria irailaren 1ean sartuko da indarrean, eta beheranzkoa izango da; hala, azaroaren 1etik abenduaren 31ra arte, hobaria litroko 10 zentimora murriztuko da.

Pertsona bat erregaia botatzen ibilgailu bati. Argazkia: EFE
Pertsona bat erregaia botatzen ibilgailu bati. Argazkia: EFE
Pertsona bat erregaia botatzen ibilgailu bati. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak ahalegin handiagoa egingo du gizon-emakumeen poltsikoetan energiaren kontsumoaren kostuak merkatzeko. Horrela, gaurtik aurrera arau berri bat sartu da indarrean Frantziako Estatu osoan, Ipar Euskal Herria barne, erregaien kontsumorako laguntza litroko 30 zentimoraino handituz.

Deskontua beheranzkoa izango da, eta irailaren 1etik urriaren 30era arte luzatuko da; ondoren, hobaria litroko 10 zentimora murriztuko da, azaroaren 1etik abenduaren 31ra arte.

Bestalde, TotalEnergies konpainiak, Gobernuaren presiopean aurten lortutako mozkinengatik, litroko 20 zentimoko deskontu gehigarri batekin konpentsatuko ditu kontsumitzaileak. Deskontu hori Gobernuaren 30 zentimoko hobariari gehituko zaio. Neurri hori urriaren 31ra arte egongo da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Frantziako Gobernua Dirulaguntzak Erregaiak