Ekonomia -

Industria

Gasteizko Michelinek ekoizpena partzialki etengo du irailean eta urrian

Gurpilen eskari faltarengatik egingo dute geldialdia, sindikatuetako iturriek Radio Euskadiri adierazi diotenez.

Michelinen lantegia. Argazkia: michelin.es
Michelinen lantegia
Michelinen lantegia. Argazkia: michelin.es

B. F. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Michelinek pneumatikoen ekoizpena partzialki etengo du irailean eta urrian, sindikatuetako ordezkariek Radio Euskadiri adierazi diotenez. Geldialdia sei lanegunetan egingo dute, hiru asteburuz, zuzendaritzak enpresa batzordeari jakitera eman dionez.

Enpresaren arabera, gurpilen eskari falta da etenaldiaren arrazoi nagusia. Gainera, autoen pneumatikoaren sektorean ez ezik, obra zibileko gurpilen produkzioan ere geldialdiak egongo direla aurreratu du Michelinek.

Etenak 1.100 langileri eragingo die, ia plantilla osoaren herenari. Beharginek lan orduen poltsa bidez asumituko dute geldialdia.

Alberto Martin CCOOko ordezkariak azaldu duenez, sindikatuek mozketa gehiago espero dituzte datozen hilabeteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Lana albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Industria