Ekonomia -

gutxieneko soldata

Lanbide arteko gutxieneko soldata batez besteko soldataren % 60tik gora igotzearen alde agertu da Yolanda Diaz

Lan ministroak "herrialdearekiko konpromisoa" eskatu dio Antonio Garamendi CEOEko presidenteari, eta hitzarmen kolektiboen negoziazioan izandako blokeoa kritikatu du.

Yolanda Diaz gaur Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE.
Yolanda Diaz gaur Diputatuen Kongresuan
Yolanda Diaz gaur Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa lanbide arteko gutxieneko soldata batez besteko soldataren % 60tik gora igotzearen alde agertu da, "ziurgabetasun handiko" egoera ekonomikoa baitago.

"Argi dago bizitzen ari garen egoeraz jabetu behar dugula", esan du Diazek gaur Diputatuen Kongresuko osoko bilkuraren atarian.

Bigarren presidenteordeak gogorarazi du Langileen Estatutuaren 27. artikuluak gutxieneko soldataren balioa handitzea ezartzen duela, inflazioaren, soldatek errenta nazionalean duten partaidetzaren, produktibitatearen eta egoera ekonomikoaren arabera.

"Lanbide arteko gutxieneko soldata igoko dugu eta CEOEri bere herrialdearekin konpromisoa hartzeko eskatuko nioke", esan du Diazek, eta "Espainiako patronalaren aurkako mobilizazio sindikalen" alde agertu da.

Lan ministroak "bere herrialdearekiko konpromisoa" eskatu dio Antonio Garamendi CEOEko presidenteari, eta hitzarmen kolektiboen negoziazioan dagoen blokeoa kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Soldatak Yolanda Diaz CEOE